Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Albiztur
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

;2008-11-14; EGITARAUA

Egitaraua

Azaroak 17, astelehena

20:30. Meza ospatuko da San Gregorio ermitan.

21:15. Bertso afaria Ugarte jatetxean. Bertsotan, Hamaika Bertuteko kide diren Amaia Agirre eta Beñat Iguaran. Izen-ematea jatetxean bertan.

Azaroak 22, larunbata

16:00. Talo ikastaroa eta jatea Kultur Etxean.

Ondoren. Taloak dastatzeko aukera hirugiharre, txorizo, txokolate eta gaztarekin.

21:30. 36an 13 urte edukitzea diaporama ikuskizuna (Kepa Gonzalez). Joakin Galvez da protagonista eta hondarribiarraren historia kontatzen da. 13 urte zituen Espainiako gerra zibila hasi zenean, Irun utzi egin behar izan zuen eta erbestera bide luzea egin. Han, gorabehera eta zoritxar ugari ezagutu zituen, betiere amaren ondoan. 1944ean Euskal Herrira itzuli zen.

Azaroak 23, igandea

11:15. Meza Nagusia ospatuko da San Gregorio ermitan.

12:30. Toka Txapelketa Ugarte jatetxearen atarian. Urtero bezala, sari bereziak izango dira.

############

San Gregorio Egunaz gain, beste egunetan ekitaldi gehiago izango dira

ERREDAKZIOA

Albizturren San Gregorio Eguna ospatzen ohi dute (astelehena, azaroak 17). Aurten, egunari lotuta, hainbat ekitaldi egingo dituzte beste egun batzuetan ere. Hauek herritar guztiei zabalduta daude, eta noski, «denak gonbidatuta daude parte hartzera». Egunean bertan bertso afaria izango da 21:15ean Ugarte jatetxean eta bertsotan Amaia Agirre eta Beñat Iguaran ariko dira. Izen-ematea jatetxean bertan egin daiteke.

Urtero ospatzen da jai hau. Baina orain arte, meza, afaria eta toka txapelketa bakarrik egin izan dira. Aurten, talo ikastaroa eta diaporama bat ere eskainiko dituzte

############

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.