Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Albiztur
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

;2008-10-10;Irunberrira bidaia antolatu dute hilaren 18rako

Irunberrira bidaia antolatu dute hilaren 18rako

ALBIZTUR Albizturko Udalak datorren hilaren 18rako Irunberrira bidaia antolatu du: lehenik bertako arroila (Foz de Lumbier delakoa) bisitatuko dute eta ondoren Aristu upategi ekologikoan bazkalduko dute hura bisitatu ondoren. Arratsaldean, berriz, Zangoza ezagutzeko aukera ere izango da. Herritar guztiek eman dezakete izena, baina autobusa betez gero, lehentasuna 60 urtetik gorakoek izango dute. 20 euro kostako da eta astelehena baino lehen eman behar da izena, ohiko lekuetan. 08:30ean abiatuko dira plazatik.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.