
2009-03-01 | 20:52:15
%100 zenbatuta, Albizturren EAJk irabazi ditu hauteskundeak. · EAJ: 85 · PSE: 10 · D3M: 10 · EA: 10 · PP: 1· Aralar: 22 · Zuriak: 6 · Gainerakoak: 0.
2008-09-04 | 18:09:53
Auto istripua izan da Albizturren, Beizamarako bidegurutzean
Ertzaintzak ezagutzera eman duenez, zauritu bat egon da
17:55ean gertatu da istripua, 2634 errepidean.
2008-06-18 | 11:34:16
Lapurreta egin dute berriro herrian
Oraingoan, herriko jatetxean izan da
Bart, goizaldeko lauretan ohartu dira bizilagunak, norbait Herriko Jatetxean sartu dela. Adierazitakoaren arabera, eraikinaren atzealdetik sartu dira, atea apurtuta. Almazenera sartu eta handik zenbait jaki eta edari eraman dituzte.
2008-06-11 | 11:33:51
Lapurreta egin dute bart gauean eskolan
Dirudienez bainugelako leihotik sartu ziren lapurrak
Bart gauean lapurreta egin dute Albizturko Udal Eskolan. Bainugelako leihoa hautsi eta hortik sartu ziren lapurrak. Bi ordenagailu eramangarri, argazki-kamera, proiektorea eta dirua eraman dituzte, besteak beste. Honez gain, Guraso Elkartearen bankuko txartela lapurtu dute eta 06:00ak aldera, 1.000 euro atera dituzte kontu korrontetik. Bestalde, sarrerako atean ere indarkeria aztarnak zeuden.
2007-12-04 | 12:04:38
Ramon Lasa Albizturko alkatea hil da gaixotasun baten ondorioz
Albizturko Herria plataformakoa zen; 37 urte zituen; duela 16 urte ere zinegotzi izan zen zortzi urtetan eta baita alkateorde ere. Maiatzeko hauteskundeetan aukeratu zuten alkate
2007-11-28 | 12:11:26
Ainara Ugartemendiak Enpresaritzako espedienterik onena jaso du
Atzo eman zion Kutxak merezitako saria Albizturko gazteari, 8'97ko bataz besteko nota eskuratu baitu EHUn
2007-07-19 | 19:52:56
Gizonezko bat Repsol-eko langilea dela esanez iruzurra egiten ari dela salatu du Udalak
Gaur egunean zehar gizonezko gazte bat Albizturko kale nagusiko etxeetan Repsol enpresakoa dela esanez, iruzur egiten aritu dela salatu du Udalak. Etxeko jabeei berrazterketa bat egin behar dela esanez 90 euro kobratu du, gutxienez hiru etxetan.
2004-09-07 | 12:19:55
Errepidetik irten eta errekara erori da auto bat Tolosatik Albizturrera bidean
GI-2634 errepidean izan da istripua; Legorretako emakume zauritu da
Tolosatik Albizturrerako bideko bigarren kilometroan, GI-2634 errepidean, istripua gertatu da. Autoa errepidetik irten eta errekara erori da; R.M.N.E izeneko Legorretako emakume bat zauritu da istripuan. Suhiltzaileak istripua gertatu den lekura gerturatu dira emakumea eta autoa uretatik ateratzera. Emakumeak zauri arinak ditu eta Tolosako Asuntzion erietxera eraman dute.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
Kirola
Santio Bidea bizikletaz kostatik
TOLOSA, - 2009-06-17
Erakusketak
argazki erakusketa
HERNIALDE, hernialdeko ostatuan - 2009-06-10
Datua
XX
Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.
Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute
Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.
Tolosa
Jasotako azken mezua:
2009-07-01
Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)
Tolosa
Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?
Jasotako azken mezua:
Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.